Paulina Kellogg Wright Davis
Paulina Kellogg Wright Davis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bloomfield, 1813ko abuztuaren 7a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | Estatubatuarra |
Heriotza | Providence, 1876ko abuztuaren 24a (63 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Thomas Davis |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, sufragettea eta idazlea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | New England Woman Suffrage Association (en) |
Mugimendua | Abolizionismoa |
Paulina Kellogg Wright Davis, jaiotzez, Paulina Kellogg (Bloomfield, New York, AEB, 1813ko abuztuaren 7a – Providence, Rhode Island, 1876ko abuztuaren 24a) abolizionista, sufragista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta hezitzailea izan zen. New England Woman Suffrage Association-en sortzaileetako bat izan zen. 2002an hautatu zuten National Women's Hall of Fame-n parte hartzeko, eta 2003an sartu zen Rhode Island Heritage Hall of Fame-ra senarrarekin batera.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Davis 1813ko abuztuaren 7an jaio zen Bloomfielden (New York). Ebenezer Kellogg kapitainaren eta haren emazte Pollyren alaba zen. 1817an familiarekin batera, Estatu Batuen eta Kanadaren arteko mugara joan zen bizitzera, Niagarako ur-jauzietatik hurbil, . 1820an gurasoak hil ondoren, izeba batekin bizitzera joan zen Le Royra (New York). Izebak erlijio presbiteriano ortodoxoa praktikatzen zuen, eta Davisek elizarekin bat egin zuen, nahiz eta elizaren giroa, modu irekian hitz egiten zuten emakumeen aurkakoa zela iruditzen zitzaion. Misiolari izaten saiatu zen, baina ez zuen lortu, elizak ez baitzuen onartzen emakume ezkongabeak misiolari izatea.[1]
Ezkontzak eta aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francis Wrightek, Uticako (New York) familia aberats bateko merkatariak, gorteiatu egin zuen Davis, eta harekin ezkondu zen 1833an. Biek antzeko balore-eskala zuten, eta elizari uko egin zioten, protesta gisa, bere esaklabotzaren aldeko jarreragatik, eta New York Anti-Slavery Society zentraleko batzorde betearazlean sartu ziren.[2] 1835ean Davisek eta haren senarrak esklabotasunaren aurkako konbentzio bat antolatu zuten Utican; emakumeen eskubideen erreformak ere babestu zituzten, Susan B. Anthony, Elizabeth Cady Stanton eta Ernestine Roserekin batera.[3] Urte haietan, Davisek Emakumearen Osasuna ikasi zuen. Francis Wright 1845ean hil zen. Bikoteak ez zuen seme-alabarik izan.[1]
Senarra hil ondoren, New Yorkera joan zen medikuntza ikastera. 1846an, emakumeentzako anatomiari eta fisiologiari buruzko hitzaldiak eman zituen.[4] Geroago, maniki mediko bat inportatu eta Estatu Batuetako ekialdean zehar ibili zen, emakumeei irakatsiz eta medikuntza ikas zezaten konbentzitzen saiatuz. 1849an Thomas Davisekin ezkondu zen, Dublinen jaiotako Providenceko (Rhode Island) politikari demokrata batekin, eta elkarrekin bi neska adoptatu zituzten.[5][6]
1850ean, batez ere emakumeen eskubideen alde lan egin zuen; hitzaldiak emateari utzi zion eta urte horretako urriaren 23an Worcesterren (Massachusetts) egin zen Emakumearen Eskubideen lehen Konbentzio Nazionala antolatzen lagundu zuen.[1][7] Davis konbentzioaren buru izan zen eta irekiera-hitzaldia eman zuen.[4][8] Urtebete izan ezik, National Woman's Rights Central Committee-ko (Emakumearen Eskubideen Batzorde Zentral Nazionala) lehendakaria izan zen 1850etik 1858ra. 1853an The Una izeneko emakumeentzako egunkaria argitaratzen hasi zen, eta erantzukizuna Caroline Wells Healey Dalli eman zion 1855ean.[9]
Davis 1868an New England Woman Suffrage Association sortu zuen. Taldea banatu zenean, Davisek eta Susan B. Anthonyk National Woman Suffrage Association / Emakumeen Sufragioaren aldeko Elkarte Nazionala sortu zuten.[4] Women's Suffrage Movement/ Emakumearen Sufragioaren aldeko Mugimenduaren hogeigarren urteurrenean ere antolatu zuen bilera, eta The History of the National Woman's Rights Movement/ Emakumearen Eskubideen aldeko Mugimendu Nazionalaren Historia liburua argitaratu zuen.[9]
Heriotza eta legatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paulina Kellogg Wright Davis 1876ko abuztuaren 24an hil zen, Providence, Rhode Island-eko etxean. Elizabeth Cady Stanton eta Susan B. Anthonyk harrotasunez goraipatu zuten bere lana.[1][9] 2002an hautatu zuten National Women's Hall of Fame-n (Emakumeen Fama Nazionalaren Aretoan) parte hartzeko.[9] 2003an, Rhode Island Heritage Hall of Fame-n sartu zen senarrarekin batera.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d «Davis, Paulina Kellogg Wrigh» American National Biography Online (Oxford University Press.) febrero de 2000.
- ↑ a b «Paulina Kellogg Wright Davis» Inductee Details (Rhode Island Heritage Hall of Fame).
- ↑ Women’s Rights National Park, Seneca Falls, NY. New York traveler.net.
- ↑ a b c «Paulina Kellogg Wright Davis» Encyclopedia Britannica.
- ↑ (Ingelesez) College, Radcliffe. (1971). Notable American Women, 1607-1950: A Biographical Dictionary. Harvard University Press ISBN 978-0-674-62734-5. (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
- ↑ (Ingelesez) Danforth, Charlotte. (2006-06-27). American Heirloom Baby Names. Penguin ISBN 978-1-101-21048-2. (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
- ↑ «La mujer exige el voto… Un día como hoy en Estados Unidos» Share America 23 de octubre de 2015.
- ↑ (Ingelesez) Wayne, Tiffany K.. (2014-12-09). Women's Rights in the United States: A Comprehensive Encyclopedia of Issues, Events, and People [4 volumes: A Comprehensive Encyclopedia of Issues, Events, and People. ] ABC-CLIO ISBN 978-1-61069-215-1. (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
- ↑ a b c d Paulina Kellogg Wright Davis. National Women's Hall of Fame.